XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16. Izugarria Egin zigun halabeharrak Markako hiritarroi. Geneukan amorruak eraginda, gaur oraindik aurpegia lotsaz gorri-gorri jartzen didan izugarrikeria bat egin genuen.

Esan bezala, aitortu behar izan genuen udaletxeko kanpaia bilatzea alferrik zela guztiz.

Lur jota geunden guztiok aintzira ertzean, tristuraz beterik.

Orduan, bapatean esan zuen nire lehengusu maite Sostraketa jostunak: - Ikusi, ikusi zelako abere arraroa datorren hor arrastaka!.

Guk ez genuen egundo bizitzan halakorik ikusi.

Alde batetik kakarraldo baten antza zeukan, buruan bi hatzamar gotor bait zeuzkan.

Beste aldetik, ordea, kakarraldo bat izateko handiegia zen; gainera sei oin baino gehiago zituen, eta nire koinatu Idiskok hankaz ukitu bezain laster, bapatean atzeraka ibiltzen hasi zen!.

Oraindik nahiko ongi oroitzen naiz piztiarekin, eta gauzak argiago gera daitezen, deskribatuko dizuet nolakoa zen: - Arraio-arraioak!- hotsegin zuen Kurrusko nire osabak.

Bai dela bitxia gauza hau! Nirekin eramango dut! Nire haurrei erakutsiko diet etxean.

Ikusiko duzue nola pozten diren!.

Makurtu zen, eskua aberearengana luzatu eta heldu zuen, eta une berean garrasika hasi zen! Ondoren biraka dantzan hasi zen, eskuak airean astinduz.

Guztiok leloturik atzera egin genuen, eta izuz beterik ikusi genuen zer gertatu zitzaion nire osaba gizarajoari Kakarraldo erraldoi deabru hark bere aliketez heldu zion eta bere hatzetan zintzilik min ematen zion!.

Kurrusko lamentuka, intzirika eta aieneka zegoen.